Institutua

Gure aurkezpen gutunik onena %60tik gorako haurdunaldi tasa da eta urte hauetan jaiotako bi milatik gora haur.

Laguntza bidezko ugalketan esperientzia zabala duten profesionalak izateaz gain, ugalketarako edozein tratamenduk dituen xehetasun guztiak zaintzen ditugu.

Gure institutua Ospitale Zentro batean integratuta egotean, gure pazienteek onura handiak ateratzen dizkiote diziplina anitzeko lan-taldeen asistentziari. Froga osagarriak ospitalean bertan egiten dira, beste zerbitzu askoren laguntza eta babesarekin (anestesiologia, Jaio Aurreko Diagnostikorako Unitatea, teknologiarik aurreratuenarekin hornitutako ebakuntza-gelak, ea.). Hau guztia gure pazienteen ongizaterako zerbitzura.

Dugun esperientzia handiari eta pertsonalizazio maila altuari esker, tratamendu tradizionalen (in vitro ernalketa edo intseminazio artifiziala) arrakasta hobetzeko gai gara. Amatasuna atzeratu nahi duten emakumeentzat, ugalkortasuna zaintzeko teknikak ditugu, obozitoen bitrifikazioarena, adibidez.

Gainera, finantzaziorako erraztasunak ematen ditugu guztia errazagoa izan dadin.

Nola iritsi