Inkubazio sistema aurreratu honek irudiak hartzeko punta-puntako prozedura bat du sartuta. Honi esker, laborategian In Vitro Ernalketa bidez ugaldutako enbrioien eboluzioa ikus dezakegu, ugalketa egiten den momentutik umetokira transferitzen den arte, txekeoa egiteko inkubagailutik atera gabe.
Zertan datza?
Laborategiko ekipamendu sofistikatu hau inkubatzaile biologiko bat mikroskopia eta argazkigintza sistema batekin elkartzean datza.
Time-lapse sistemarik aurreratuenak ditugu enbriologian. Honi esker, enbrioien irudiak tarte erregularretan lor ditzakegu, garape osoan zehar. Hau da, ernalketa ematen den momentutik enbrioiaren transferentzia egiten denera arte. Honela sortzen dugu, "Bizitza berri baten hasiera" bideoa.
Modu honetan, enbrioien inkubazioa baldintzarik egokienetan ziurtatzen da, hauek behatzeko inkubagailutik atera beharrik gabe. Ondorioz, ez du kultibo baldintzetan fluktuaziorik jasango eta enbrioiaren eboluzioaren jarraipen etengabea egin ahal izango dugu. Jarraipen honi esker, honen garapena ebaluatuko dugu irizpide morfologiko puntualekin zein irizpide ebolutibo dinamikoekin.
Noiz da gomendagarria?
Laguntza bidezko ugalketa tratamendu bat jasotzen ari den edozein pazienterentzat da gomendagarria.
Eraginkorra da?
Teknologia honi esker, haurdun geratzeko aukerak areagotu daitezke enbrioia inkubagailutik kanpora manipulatu behar izatea saihesten duelako.
© 2024 Quirónsalud - Todos los derechos reservados