ZERGATIK GUTAz FIDATU?
- Gure estiloarengatik: Laguntza bidezko ugalketa inguratzen duten alderdi ezberdinetan zu zaintzen bazaitugu, horrek lan-talde on bat garela esan nahi du. Faktore emozionala funtsezkoa da guretzako. Horregatik, kualifikazio bikainaz gain, lan-taldea osatzen duten guztiak dituzten gizatasunerako ezaugarriengatik bereizten dira.
- Gure emaitzengatik : Egunero lortzen ditugu emaitza bikainak. Batetik Quirónsalud Madrid Ospitale Unibertsitarioak ematen dizkigun bitarteko ezin hobeengatik, eta, bestea, sari gisa, detaile txiki asko zaintzeagatik.
Gure ikuspegiagatik: Gure helburua zuek hasieratik aukerak argitasunez ezagutzea da zuen erabakia ikuspegi medikotik ere egokiena izan dadin. Horregatik, lehenengo bisita funtsezkoa da. Doan da eta 60 minutuko iraupena du. Denbora hau zuek sakon ezagutzeko erabiliko dugu: dituzuen aurrekariak, zehaztuta dauden diagnostikoak, egindako tratamenduak, ikuspegi emozionala, ea
- Gure etengabeko laguntzagatik tratamenduak iraun bitartean: Ugalketa tratamenduak pazienteari hilekoa jaisten zaionean hasten dira. Momentu horretatik aurrera, prozesuaren jarraipen integrala egiten dugu ekografia, analisiak eta azalpenetarako bisitekin. Guk zuk zikloa kontsultan uler dezazun nahi dugu, gero, etxean, zalantza edo ezustekorik ez sortzeko.
- Gure Inguruagatik : Bi kontsulta ditugu Quirónsalud Madrid Ospitale Unibertsitarioan (Pozuelo de Alarcón) eta bat Quirónsalud San José Ospitalean (Madrid). Bi zentroek eskaintzen dute odol laginen jasotze eta analisia eta semen laginen jasotze eta prestakuntza.
GARRAIOBIDEAK:
- Metroz: (10 Linea)
- Autobusez Colonia Jardín geltokiraino eta han Metro Azkarra hartu (2 Linea) Prado de la Vegaraino.
Antonio Gosálvez
Laguntza Bidezko Ugalketa Institutuko Burua
Elena Fernández
Quirónsalud Madrid Ospitale Unibertsitateko Institutuko Zuzendariordea
Nuria Martín
Quirónsalud San José Ospitaleko Institutuko Zuzendariordea
Óscar Oviedo.
Ginecólogo del Instituto de Reproducción Asistida
Matías Brandt.
Ginecólogo del Instituto de Reproducción Asistida
Ana Fernández-Sanguino.
Ginecóloga del Instituto de Reproducción Asistida
Paula Pastor.
Ginecóloga del Instituto de Reproducción Asistida
Miriam Iglesias
Quirónsalud Madrid Ospitale Unibertsitateko ugalketa laborategietako zuzendaria
Laura Vidal
Quirónsalud Madrid Ospitale Unibertsitateko laborategietako zuzendariordea
Zulema González.
Embrióloga Senior del laboratorio de FIV
Sara Corral.
IVE laborategiko Enbriologoa eta ugalketa genetikan aditua
Miriam Rodríguez.
IVE laborategiko Enbriologoa
- Intseminazio Artifiziala
Intseminazio artifiziala teknika erraza da. Semen gaitua (hobetua) uteroan sartzean datza, obulutegien aurretiko estimulazioarekin eta obulazioarekin sinkronizatuta.
Ziklo (saiakera) bakoitzeko arrakasta-tasa %20koa da (36 urtetik beherako emakumeengan, gutxienez ere tronpa iragazkor bat badute eta bikotekideak 3 milioitik gorako REMa duen seminograma badu). 37 eta 39 urte bitarteko emakumeengan %15era murrizten da, eta 40 eta 41 urte bitartekoengan %10era.
Orokorrean, 3-4 ziklo burutu ohi dira, kopuru horretatik aurrera haurdunaldi-tasa pixkanaka murriztuz doa eta
- In vitro Ernalketa
Teknika hau konplexuagoa da, helburu nagusia enbrioiak sortzea eta emakumearen uteroan ezartzea baita. Obulutegien estimulazio handiagoa behar da, obozitoak obulutegi-ziztada bidez ateratzen dira sedazioarekin (anestesia orokor arina) eta obozito horiek laborategian ernaltzen dira bikotekidearen semenarekin. Lortzen diren enbrioiak zenbait egunetan zehar laborategian uzten dira itxuraz kalitate onena dutenak aukeratzea posible den arte eta hautatutako enbrioi horiek emakumearen uterora transferitzen dira. Arrakasta hainbat faktoreren mende badago ere, alderdirik garrantzitsuena amaren adina da.
34 urtetik beherakoengan %60ko haurdunaldi-tasak ditugu, eta %40koak 37 urte inguruko emakumeengan, baina %30etik beherakoak izaten dira 40 urtetik gorako emakumeen kasuan
- Obulu eta espermatozoideen krioperserbazioa
Obuluen bitrifikazioa: IVE ziklo baten osagarri gisa burutzen da, baldin eta, gomendio klinikoen (obulutegien hiperestimulazio arriskua) edo analitikoen (nahasmendu hormonalak) arabera, enbrioiak ziklo berean transferitzea egokia ez bada.
Halaber, tratamendu onkologiko baten aurretik egin daiteke, betiere pazientearen pronostikoak ahalbidetzen badu, izan ere, kirurgia baten edo erradioterapia edo kimioterapiaren ondorengo ugalkortasuna ez da ziurra.
Bestalde, geroz eta sarriago, emakumeek obuluak izoztea erabakitzen duten amatasuna atzeratzeko helburuarekin.
Espermatozoideen kriokontserbazioa: IVE ziklo batean burutu daiteke. Halaber, testikulu-biopsia baten ondoren egin ohi da (betiere hartutako espermatozoideek beren ondorengo erabilerarako ezaugarri aproposak badituzte) eta tratamendu onkologiko baten aurretik, pazientearen pronostikoak ahalbidetzen badu.
- Emandako Obuluak Hartzea
Emakume gazte baten (emailea) obuluak erabiltzean datza. Amaren adina aurreratua denean erabiltzen da, menopausia goiztiarraren kasuetan edo obozitoen kalitatea ona ez denean. Pazienteak tratamendu hormonal erraz bat jasotzen du endometrioaren (uteroa) garapena sustatzeko eta enbrioien harrera koordinatzeko.
Haurdunaldi-tasa %65ekoa da 2 enbrioiren transferentziarekin.
- Enbrioien Azterketa Genetikoak
Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa. IVE ziklo baten ondoriozko enbrioien analisi genetikoa da, aldez aurretik gurasoek ezagutzen duten gaixotasun hereditario larri jakin bat ez daramaten enbrioiak hautatzea ahalbidetzen duena.
Ezarpenaren aurreko screening genetikoa. IVE ziklo baten ondoriozko enbrioien analisi genetikoa da, desoreka kromosomikorik gabeko enbrioiak hautatzea ahalbidetzen duena (egokia da abortu errepikakorren zenbait kasutan eta amaren adina aurreratua denean).
© 2025 Quirónsalud - Todos los derechos reservados